Pako Revueltas zuzendari galdakoztarraren ‘Obsoletus’ antzezlana hartuko du Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Anodino Teatroa
Anodino Teatroa konpainiak ‘Obsoletus’ antzezlana eskainiko du barikuan, azaroak 10, Torrezabal Kultur Etxean. Pako Revueltas galdakoztarraren zuzendaritzapean, «ustezko terroristei eta lokartutako Gandhiei buruzko komedia» aurkeztuko du taldeak.
Galdakaoko Udalak egitarau zabala eskainiko du abendura bitarte Torrezabal Kultur Etxean. Musika, dantza eta antzerkia dira emanaldi hauetako protagonista nagusiak, BINKEk jaso zuen moduan.
Barikuan, azaroak 10, Anodino Teatroa konpainia helduko da Galdakaoko aretora. Taldeak ‘Obsoletus’ antzezlana eskainiko du Pako Revueltas galdakoztarraren zuzendaritzapean.
Udalaren hitzetan, «ustezko terroristei eta lokartutako Gandhiei buruzko komedia originala» aurkeztuko dute Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino aktoreek.
Saioa 20:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta Udalaren webgunean 6 eta 8 euro arteko prezioan.