Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia egin zuten atzo Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ezker Anitza
Dozenaka herritar batu ziren atzo Galdakaon Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta jasaten ari diren «sarraskia» amaitu dadin eskatzeko. Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren amaiera «premiazkoa» dela aldarrikatu zuten.
Milaka pertsona hil dira azken egunetan Palestina eta Israelen arteko gatazkaren ondorioz. Egoera honen amaiera eta gatazkaren konponbidea eskatzeko agerraldia egitera deitu zuten Galdakaoko hainbat eragilek, BINKEk jaso zuen moduan.
Atzo batu ziren dozenaka herritar Pontzi Zabalako bidegurutzean. Agerraldian Palestinako herriari elkartasuna adierazi zioten eta jasaten ari diren «sarraskia» amatitu dadin eskatu zuten.
Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren amaiera «premiazkoa» dela aldarrikatu zuten auzokideek. «Elkarrizketa eta negoziazio politikook Palestinaren okupazioaren bukaera eta Palestinaren askatasuna bermatu behar dute», azpimarratu zuten.