
Pasang Temba, Idoia Ibarretxe, Jabi Artetxe eta Andoni Linaza, Usansoloko XXII. Mendi Astean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskal Espedizioa
Burtotza Mendi Taldeak Usansoloko XXII. Mendi Astea antolatuko du bihartik azaroaren 24ra bitarte. Besteak beste, Pasang Tembaren hitzaldia eta Burtotzara mendi irteera eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Beste urte batez Burtotza Mendi Talde usansolotarrak Usansoloko Mendi Astea antolatuko du. Bihartik azaroaren 24ra izango da XXII. edizioa hau eta hitzaldiak, erakusketak eta mendi irteera eskainiko ditu. Pasang Temba xerpa nepaldarra eta Idoia Ibarretxe, Jabi Artetxe eta Andoni Linaza izango dira protagonista nagusiak.
Hemen batu dugu Usansoloko XXII. Mendi Astearen egitaraua, egunez egun:
Azaroak 18, astelehena
19:15 Pasang Temba xerparen hitzaldia, Txapelena baserrian
Azaroak 22, barikua
19:15 Idoia Ibarretxeren eta Jabi Artetxeren eta Andoni Linazaren hitzaldiak, Txapelena baserrian
Azaroak 23, zapatua
Bazkideen bazkaria
Azaroak 24, domeka
09:00 Burtotza mendira irteera
