BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Astrologia kontsulta bat ireki du Fran Sierrak Galdakaon

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Progresibitatea oinarri hartuz zergak eta tasak igotzea onartu du Galdakaoko udalbatzak

Progresibitatea oinarri hartuz zergak eta tasak igotzea onartu du Galdakaoko udalbatzak

Galdakao
2023-11-11
364
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García

Galdakaoko udalbatzak 2024ko ordenantza fiskalak aldatzea onartu zuen atzo antolatu zen ezohiko osoko bilkuran. Zehazki, %3ko igoera ezarriko dute zerga eta tasa gehienetan eta progresibitatea aplikatuko dute. EH Bildu eta Usansolo Herria taldeen aldeko botoekin, Auzoaken eta PSEren abstentzioarekin, eta EAJren kontrako botoekin onartu zen neurria.

Galdakaoko udalbatzak ezohiko osoko bilkura egin zuen atzo eta gai bakarraren inguruan eztabaidatu zuten: 2024ko ordenantza fiskalaren aldaketa. Zehazki, zerga eta tasa gehienetan %3ko igoera ezartzea adostu zuen udalbatzak, EH Bildu eta Usansolo Herria taldeen aldeko botoekin, Auzoaken eta PSEren abstentzioarekin, eta EAJren kontrako botoekin.

Igoera honetan progresibitatea ezarriko da «ahal den kasu guztietan, karga fiskala txikiagoa izan dadin gutxien duenarentzat». «Azken urtean Kontsumo Prezioko Indizea %3,7 igo da Bizkaian, eta 2020tik %15,4 handitu da. Tasa eta zergak, berriz, izoztuta mantendu dira. Zerbitzuak berritu eta areagotu egin dira, kontratuak biderkatu egin dira, baina zerga eta tasen zenbatekoa mantendu egin da», adierazi zuten Udaletik igoera arrazoi moduan.

Azaldu zutenez, ordenantza berriak hiru helburu nagusi dituzte:

  1. Azken urtetan egin ez diren eguneratze fiskalak abian jartzea (kontutan hartu behar da kasu askotan 10 urte inguru zeramatela egokitu gabe).
  2. Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitateari eustea eta ahal den neurrian hobetzea, azken urteotan zerbitzu horiei dagozkien kostuetan izandako igoera kontuan hartuta. Udalak eman beharreko zerbitzuen kostua ere nabarmen handitu dela esan nahi du horrek.
  3. Karga fiskala herritarren artean birbanatzea, egungo legeriak ahalbidetzen dituen ordenantza fiskal guztietan progresibotasuna txertatzeko neurriak ezarriz: familia ugariei hobariak ematea errenten arabera, esaterako. Behar handiena dutenei ere hobari nabarmenak emango zaizkie. Edozein kasutan, gaur gaurkoz, progresibitatea nahi baino kasu gutxiagotan ezarri daitekeela ohartarazi du Alberto Ealo Ogasun zinegotziak; Bizkaiko Foro Aldundiak zerga gutxitan ematen duela horretarako aukera. Progresibitatea ezartzeko aukera areagotzeko eskaera egin dio Aldundiari, eta bide horretan egiten dituen aldaketa guztiak baliatuko dituela jakinarazi du; Galdakaoko Udalak araudiak baimentzen dizkion kasu guztietan ezarriko duela progresibitatea.

Hiru puntu hauek oinarri hartuta, %3ko igoera izango dute zerga gehienek, besteak beste, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak (IBI), Ekonomia Jardueren Gainekoak eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gainekoak.

Bestalde, sei urte damate IBI-a eguneratu gabe eta progresibitatea ezarriko da familia ugarientzat errentaren arabera: adibidez, 15.000 euro arteko errenta duen familia ugariak %90eko hobaria izango du, 25.000 euro arteko errenta duenak %75eko hobaria, 35.000 euro artekoa duenak %50ekoa, eta 45.000 euro arteko errenta duenak %25eko hobaria. Zaurgarritasun egoeran daudenei, %90eko hobaria emango zaie. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergak ere %90eko hobaria izango du, esaterako, familia ugarientzat.

Tasei dagokienez ere %3 handituko dira gehienak, eta Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuetan progresibitatea ezarriko da. Abonuek hobari ugari jasoko dituzte: 15.120 euro baino gutxiagoko errenta duten familia guztiek izango dute %100eko hobaria, eta hortik gorako diru sarrerak dituztenek, errentaren eta seme-alaba kopuruaren arabera jasoko dituzte hobariak, %90 eta %10 bitartean. Banakako abonuetan ere ezarriko dira hobariak diru sarreren arabera, eta 25 urtez azpiko erabiltzaileek prezio bereziak izango dituzte.

Azkenik, kutxazain automatikoak jartzeagatik ordaindu beharreko tasa %10 gehituko zaie banketxeei, eta %100 udal jabetzako bideen erabilpenean apeak zein materialak erauzten dituzten enpresen kasuetan. Bermea ere %20 igoko da kasu horietan. «Azken urteetan errepikatzen ari den arazo baten aurrean hartutako neurria da honakoa: enpresek basoetako zuhaitzak erauzten dituztenean kalte handiak eragiten dituzte sarritan udal bideetan eta apurtutako errepide horiek egokitzera dirutza bideratu behar izan du ondoren Udalak», azaldu dute Udal Gobernutik.

Aldaketak 2024an jarriko dira martxan hobariak jaso ahal izateko eskaeren epea eta prozedura 2024ko hasieran jakinaraziko da

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Memoriaren Eguna dela eta ekitaldi bi izan ...

Hurrengo albistea

EAJk Galdakaoko Udalak egingo duen zerga igoera ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaoko etxe zaharren historia liburu batean bildu du Xabier Valenciak

    2023-02-07
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Artzai txakur txapelketa, Larrain Dantza eta herri bazkaria iruditan

    2023-09-17
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Iker Gomezek Euskadiko Esgrima Txapelketa irabazi du

    2023-07-05
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Galdakaoko Gazte Eguna ospatu zen atzo, ehunka lagunen parte-hartzearekin

    2023-05-07
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko auzoak hobetzeko saio irekiak antolatuko ditu Udalak

    2024-01-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Adingabeei ustez sexu-erasoak egitea leporatuta gizon bi atxilotu dituzte Galdakaon

    2024-02-14
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

Unibertsitatera sartzeko hautaproba egin zuten Euskal Autonomia Erkidegoko 12.297 ikaslek ekainaren 3tik 5era...
  • Astrologia kontsulta bat ireki du Fran Sierrak Galdakaon

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu