San Fermin emakumezkoen pilota torneoko partida bi hartuko ditu Galdakaok

Argazkia: Diario Vasco.

Domekan, maiatzak 31, San Fermin emakumezkoen eskuzko pilota torneoaren neurketa bi lehiatuko dira Galdakaon. Jardunaldia 12:00etan izango da, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Emakume Master Cup zirkuituaren baitan kokatzen den San Fermin emakumezkoen eskuzko pilota torneoaren zortzigarren edizioa martxan da, eta asteburuan jokatuko diren partidetako bi Galdakaon izango dira.

Partidetako bat promesen kategoriakoa izango da, eta bestea elite mailakoa, eta emakumezkoen pilota maila gorena zuzenean ikusteko aukera eskainiko diete zaleei.

Lehen norgehiagokan, 12:00etan promesen kategorian, Arratibel-Galardi eta Benito-Berasaluze bikoteek neurtuko dituzte indarrak, lehiaketa zirkuituaren baitan formakuntza bidean dauden pilotari gazteak.

Jarraian, elite mailako partida jokatuko da, Aldai-Bergara eta Etxegarai-Zabala bikoteen artean, txapelketaren barne maila gorenean izango den lehia zorrotzetako batean.

Herritarrak Kurtzea pilotalekura bertaratu, kirola zuzenean bizi eta maila gorenean ari diren pilotariei babesa ematera gonbidatu ditu Galdakaoko Udalak.

situs togel

situs toto