
San Juan bezpera ospatzeko ekintzak antolatuko dituzte Usansolon ekainaren 23an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: SanJuanadas
Usansolon ere San Juan bezpera ospatzeko ekintzak antolatuko dituzte ekainaren 23an. Besteak beste, tailerrak, txistorrada eta sua izango dira. Albiste honetan batu dugu ekintzen zerrenda osoa.
Gutxi falta da uda heltzeko eta hau ospatzeko San Juan bezpera antolatu ohi da ekainaren 23an. Usansolon urtero ekintzak egiten dituzte egun honetan eta aurten ere hainbat jarduera eskainiko dituzte.
Jaia 17:00etan hasiko da, saukuaren ukendua prestatuko duten unean. Jarraian, 17:30ean, ludotekako tailerrak eskainiko dituzte.
Janariaz gozatzeko unea ordea 19:30ean helduko da, txistorradarekin. Azkenik, jaia amaitzeko, txondorra piztuko dute 20:30ean.