«Santageda makilak»
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2021eko otsaila
Santa Ageda, zezeilaren 5ean ospatzen da baina bezperan santeari dagokion kopla-kantu-hotsa dogu gure ohituretako bat. Kantu-hotsari laguntzeko, abeslari bakoitzak bere makila eroaten dau kantua eta erritmoa bateratzeko. Kopla zein bertsoetan, hasteko, agurra, eta gero Agate Deuna martiriaren bizitza kantatzen da. Azkenean beste agur bat agilandoa lortzeko, tokian tokiko pertsona estimatuena goraipatuz. Abeslariak, lehenago, kintoak baziran be, gerora beste talde askotara zabaldu da, hobaria norberarentzat edo behartsuentzat izanik. Makila dala-eta, zer esan? Ba, aitu, latineko «baculum» berbatik, «baculo» daukagu gazteleraz eta «makulu» euskeraz. Latineko «bacillum» diminutibotik dator euskerazko «makil(l)a». Santageda-makila-kolpeak, lurra negutik iratzartzeko diran? Nok jakin? Lurra jo, lurra lantzea da eta hori ez da makilaz egiten. Erromatarren garaian, zezeila, «februarius» latinean, purifikazio hilea zan eta jai pagano handiak egiten ziran. Horregaitik, Gelasio I. Aita Santuak, Kandelario, San Blas, Santa Ageda,… jarri ebazan garaia kristautzeko. Gaur zer? Ba, zaindu jentilaro zein kristauaroko geure euskal ohiturak. Eup!