Galdakaoko jaietako lehen pegatina lehiaketa antolatu dute, gazteei zuzendutakoa. Uztailaren 16ra arte izena eman daiteke, eta saria diseinu horretako 250 pegatina izango dira.
Santakurtzetan zuen pegatina propioak eduki nahi? Gazte Berpiztu ekimenak egitasmo berritzailea jarri du martxan horretarako.
Lehen aldiz Galdakaoko jaietako pegatina lehiaketa antolatu du, eta diseinuak bidaltzeko epea zabalik dago uztailaren 16ra bitarte.
Ideia edo irudiak 688680840 telefonora edo galdakaogazt@gmail.com helbidera bidali daitezke, eta saria diseinu horretako 250 pegatina izango dira.




