
Sasiburu mendilerrora irteera antolatu du Gangurenek domekarako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: O. M.
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Sasiburu mendilerrora irteera antolatu du domekarako, urtarrilak 19. Eretza mendira igoko dira Sodupetik eta guztira 17 kilometro egingo dituzte.
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak badu prest honezkero aurtengo egitaraua. Hilabete honetatik abendura bitarte hamaika ekintza eskainiko ditu, hala nola, mendi ibilbideak eta lasterketak, BINKEk jaso zuen moduan.
Domeka honetarako, esaterako, urtarrilak 19, Sasiburu mendilerrora irteera antolatu du. 08:30ean irtengo dira Udaltzaingoaren ondoko autobus geltokitik, eta 09:00etan ibiltzen hastea aurreikusi du taldeak.
Parte-hartzaileek 17 kilometro egingo dituzte guztira, ibilbide honekin: Sodupe-Luxar (542 m)-Eretza (887 m)-Barranco Grazal-Sodupe.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.