Tabakoa uzteko doako saioak antolatuko ditu Galdakaoko Udalak
Osasuna
BINKE / 2022ko apirila
Tabakoa uzteko doako saioak antolatuko ditu Galdakaoko Udalak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Getty Images Signature
«Tabakoa erretzeari utzi nahi diozu?». Galdakaoko Udalak informazio saio bat antolatu du datorren astean, apirilaren 27an, eta kontsumoa prebenitzean interesatuta daudenek beste doako zazpi saio izan ahalko dituzte.
Tabakoari buruzko informazio saioak antolatu ditu Galdakaoko Udalak, hain zuzen ere, tabakoa prebenitzearen inguruko saio irekiak, non espezialista batek erretzeko ohiturak ekar ditzaken kalteak landuko dituen. Lehenengo saioa, apirilak 27, hurrengo saioen nondik norakoak ulertzeko asmoz antolatu da, eta interesa dutenek beste doako zazpi saio izan ahalko dituzte maiatza eta ekainean zehar.
Adituak erretzeari uzteak dakartzan onurak landuko ditu, bai epe laburrera zein epe luzera. Hauek dira zehatz mehatz aztertuko dituen irabaziak:
20 minutu erre gabe: esku eta oinetan oxigenazio eta tenperatura hobea.
8 ordu erre gabe: CO eta oxigeno maila normalak odolean.
24 ordu erre gabe: zapore eta usainen pertzepzio hobea eta arnasketa hobea.
2 aste erre gabe: zirkulazio eta azalaren itxura hobeak.
8 hilabete erre gabe: arnas aparatuko arazoen eta nekearen txikitzea.
12 hilabete erre gabe: bihotzekoa izateko arriskuaren txikitzea.
5 urte erre gabe: bihotzekoa izateko arriskua erretzen ez duen pertsona baten berdina.
10 urte erre gabe: minbizia desberdinak izateko arriskua erretzen ez duen pertsona baten berdina.
Lehenengo saio irekiaz gain hauek izango dira interesatuek izango dituzten saioak:
Maiatza: 4, 11, 18 eta 26.
Ekaina: 8, 15 eta 22.
Eguaztenetan eskainiko diren saio hauek ordubeteko iraupena izango dute —18:00etatik 19:00etara— eta Torrezabal Kultur Etxean prestatuko ditu Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Sasoia S.L.-k kudeatuta.
Parte hartzeko izena eman beharko da.
Azken eguna: apirilak 25, astelehena.
Kontaktua: 605 829 231