Txirrindulari Gelak 850 metroko kronoeskalada antolatuko du, mozorroekin

Argazkia: Sareetatik hartutakoa.

Galdakao Txirrindularitza Elkartearen Gelak ekimen berri bat antolatu du biharko, maiatzak 15: 850 metroko kronoeskalada. Puentelatorre zubitik abiatuko dira eta Bekelarre auzora arte igoko dira, eta mozorrotuta egingo dute.

Bihartik domekara bitarte Galdakaoko Bekea auzoko jaiak ospatuko dira, eta hauen baitan, Galdakao Txirrindularitza Elkartearen Gelak 850 metroko kronoeskalada antolatuko du.

Parte-hartzaileak Puentelatorre zubitik abiatuko dira —18:45 inguruan Andra Mari Dantza Taldearen emanaldiaren ostean— eta Bekelarre auzora arte igoko dira. Ekimenaren berrikuntza nagusia ordea, mozorrotuta egingo dutela izango da.

Proba lehiakorra izango da infantil, kadete eta helduentzat, eta txikienek igoeraren erdia bakarrik egingo dute, Bekeako elizara arte.

Amaieran txokolate beroa eta opari txiki bat egongo dira parte-hartzaileentzat, baita beste sari batzuk ere.

situs togel

situs toto