
Txomin Bustinza zena omenduko dute Galdakaon, berak egindako maketak ikusgai jarriz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Berak sortutako Gabonetako Jaiotza urtero herritarrentzat ikusgai jartzen zuen Txomin Bustinza galdakoztarra otsailaren 24an zendu zen. Bustinza omentzeko helburuz, berak egindako maketak ikusgai daude Torrezabalen urtarrilaren 7ra arte.
Galdakoztar askoren hitzordua zen Gabonetan Zabalea auzoko 69. zenbakira gerturatzea, bertan ikusgai jartzen baitzuen urtero Txomin Bustinza galdakoztarrak berak egiten zuen Jaiotza. Bustinza ordea otsailaren 24an zendu zen, eta hutsune handia utzi Gabonzaleen artean.
Hutsune hori aldiz, ez da hain handia izango aurten, izan ere, Bustinza omentzeko helburuz, berak egindako maketak jarriko ditu ikusgai Udalak Gabonetan zehar.
Honezkero eta urtarrilaren 7ra arte, Bustinzak egindako etxeak ikusi ahal izango dira Torrezabal Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era.
Xabier Valencia historialariaren azalpenekin aberastua egongo da erakusketa eta Bustinzak eskuekin errepikatutako kopiei hitzeko azalpenak jarri dizkio historialari ggaldakoztarrak.
Gaur, bertatik bertara emango ditu azalpenak Valenciak, irekiera ekitaldian, 20:00etatik aurrera. Halaber, ipuin kontalaria eskainiko dute bihar, abenduak 19, 18:30ean.
Erakusketa hau Gabonetan Galdakaon eskainiko den egitarau zabalaren baitan kokatzen da.