Udako Master Laboral Kutxa esku-pilotako finala Galdakaon erabaki zen

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Laboral Kutxa Emakume Master Cup

Eguaztenean, irailak 13, Udako Emakume Master Laboral Kutxa esku-pilotako finalerdiak jokatu ziren Galdakaoko Kurtzea pilotalekuan. Arrizabalaga-Galeano eta Aldai-Oses bikoteek irabazi zituzten partidak eta finala jokatuko dute irailaren 29an Hondarribian.

Udako Emakume Master Laboral Kutxa esku-pilota txapelketa amaierara heltzen ari da. Pasa den eguaztenean, irailak 13, finalerdiak jokatu ziren Galdakaon eta Kurtzea pilotalekuko harmailak jendez lepo bete ziren.

Arrizabalaga-Galeano eta Aldai-Oses izan ziren partidetako irabazleak eta final handia jokatuko dute Hondarribian irailaren 29an.

Lehenengo bikoteak Garai eta Capellan garaitu zituen 22-19. Antzeko emaitza batek eman zien Aldai-Osesi finalerako bigarren txartela, 22-18 gailenduz Etxegarai eta Gaminderi.