Uretako puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Gaur, eguena, uretako puzgarriak jarriko ditu Galdakaoko Udalak Elexaldeko igerilekuetan, 16:00etatik 19:00etara bitarte.

Ur-puzgarriak jarriko ditu Galdakaoko Udalak gaur, eguena hilak 21, Elexaldeko igerilekuetan lau urtetik gorakoentzako. Hori bai, zortzi urtetik beherakoak heldu batek lagundu beharko ditu.

Doan izango dute udal-igerilekuetako erabiltzaileek eguen honetan jarriko diren uretako puzgarriez gozatzea. Arratsaldeko lauretatik zazpirak bitartean jarriko dira igerileku nagusian, baina Udalak ohartarazi egin du: «Nahiz eta jarduera hau ostegun honetarako, uztailak 21, aurreikusita egon, baldintza meteorologikoak txarrak izan ezkero data hau atzeratu daiteke».