Urreta kiroldegia itxita egongo da uztaila eta abuztuan

Argazkia: Google Maps.

Urreta kiroldegiaren handitze eta eraberritze lanen ondorioz, itxita egongo da uztaila eta abuztuan zehar. Eragina murrizteko, Galdakaoko Udalak Zugutzu eta Elexaldeko eskaintza indartu egingo du.

Galdakaoko kirol zerbitzuen eskaintza berritu eta zabalduko du Udalak, kontratu berriaren bitartez. Proiektuaren baitan, Urreta kiroldegia handitu eta eraberrituko du, eta besteak beste, 600 metroko fitness gela berria izango du, BINKEk jaso zuen moduan.

Lanak azken txanpan sartu dira, eta horregatik Urreta kiroldegia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean itxita egongo da. Hori dela eta, Galdakaoko Udalak hainbat neurri hartu ditu herritarrek udan ere kirol instalazioak erabiltzen jarraitu ahal izan ditzaten. 

Alde batetik, Elexaldeko kiroldegiaren jarduera indartuko da: uztailaren bigarren hamabostaldian 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, astelehenetik barikura. Horrela, erabiltzaileek instalazio horiez baliatzeko aukera izango dute urteko sasoi honetan ere. Asteburuetan ohiko ordutegia mantenduko du.

Bestetik, Zugutzuko tenis eta padel pistak ere zabalik egongo dira uztaila osoan zehar, astelehenetik barikura, 17:00etatik 22:00etara. Neurri horren bidez, kirol instalazio horien erabilera sustatu eta herritarrei aisialdi aktiborako aukera gehiago eskainiko zaizkie.

Urretako kiroldegiko harrera zerbitzuak arreta eskaintzen jarraituko du uztailaren lehen hamabostaldian. Zehazki, uztailaren 1etik 15era bitartean instalazioa 08:00etatik 15:30era egongo da zabalik abonu alta berriak, informazio eskaerak eta bestelako administrazio izapideak kudeatzeko.

Neurri horien bidez, obrek irauten duten bitartean udal kirol zerbitzuen jarraipena bermatzea du helburu Galdakaok Udalak, herritarrek kirola egiteko dituzten aukerak mantenduz eta etorkizunean zerbitzu zabalago eta modernoagoa eskainiko duen Urreta kiroldegi berrituaren irekiera prestatzen jarraituz.

situs togel

situs toto