Urreta Taekwondo Taldeak bi domina lortu zituen Euskadiko Poomsae Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Urtarrilaren 20an antolatu zen Euskadiko Poomsae Txapelketa Bilboko Miribilla frontoian eta dozenaka kirolari batu ziren hitzorduan. Besteak beste, Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko Hodei Huetek eta Izaskun Velezek parte hartu zuten, eta zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten, hurrenez hurren.
Dozenaka kirolari batu ziren domekan, urtarrilak 20, Bilboko Miribilla frontoian, Euskadiko Poomsae Txapelketan parte hartzeko. Besteak beste, Urreta Taekwondo Taldeko bi kide izan ziren hitzorduan: Hodei Huete eta Izaskun Velez.
Biek junior mailan parte hartu zuten eta bi domina lortu zituzten. Huetek zilarrezko domina lortu zuen eta Velezek brontzezkoa.
Itxaso Hernandez galdakoztarrak ere parte hartu zuen Miribillako txapelketan eta urrezko bi domina lortu zituen Garriko klubarekin.
Velezek sasoi onean jarraitzen du, azaroan Avileseko Irekiaren bosgarren edizioan brontzezko domina ere lortu ostean. Huetek aldiz, 6º postua eskuratu zuen txapelketa honetan.