Urreta Taekwondo Taldeak lau domina irabazi zituen Bizkaiko Poomsae Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Apirilaren 20an Bizkaiko Haur eta Kadete Poomsae Txapelketa antolatu zen Bilbon eta besteak beste, Urreta Taekwondo Taldeak parte hartu zuen. Galdakoztarrek lau domina lortu zituzten eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda.
Bizkaiko Haur eta Kadete Poomsae Txapelketak ehunka gaztetxo batu zituen apirilaren 20an Miribillan, Bilbon. Hainbat taldek parte hartu zuen hitzorduan, tartean Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak.
Taldeak lau domina lortu zituen: urrezko bat eta brontzezko bi. Urrezkoa Laia Hernandezek eskuratu zuen eta brontzezkoak aldiz, Irati Gonzalezek, June Diazek eta Ivan Gallardok.
Kaiet Bilbao, Esther Pomar eta Aroa Rodríguez aldiz, finalera iritsi ziren eta zortzi onenen artean mantendu ziren.