Urreta Taekwondo Taldeak lau domina lortu zituen Bizkaiko Poomsae Txapelketan

Argazkia: Urreta Taekwondo Taldea.

Apirilaren 25ean Bizkaiko Poomsae Txapelketa antolatu zen Bilboko Bizkaia frontoian, eta bertan Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak lau domina lortu zituen, haur kategorian. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda.

Sasoi ezinhobean jarraitzen du Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak. Apirilaren 25ean Bilboko Bizkaia frontoian antolatu zen Bizkaiko Poomsae Txapelketan parte hartu zuen, eta lau domina lortu zituen bertan.

Zehazki, urrezko bat, zilarrezko bat, eta brontzezko bi lortu zituen. Hauek dira irabazleak:

  • Urrezko domina: Oier Palma
  • Zilarrezko domina: Nahia Gonzalez
  • Brontzezko dominak: Udane Moreno eta Lander Hernandez

situs togel

situs toto