Urteko lehenengo Gurasolagun hitzordua antolatu dute hilaren 21erako
Euskara
BINKE / 2022ko urtarrila
Urteko lehenengo Gurasolagun hitzordua antolatu dute hilaren 21erako
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Berbalagun
Bihar, barikuarekin, antolatuko du Galdakaoko Berbalagun ekimenak urteko lehenengo Gurasolagun hitzordua, «aho tolesgarriak» egiteko. Hemen batu ditugu jakin beharreko guztiak!
Euskara familiarteko komunikazioan bultzatzeko nahian Gurasolagun kanpainak ikasturte honetako lehen tailerra antolatu du urtarrilaren 21erako Galdakaoko AEK euskaltegian Berbalagunen eskutik.
«Familia da hizkuntzen transmizioan sustatzaile nagusiena», dio Berbalaguneko koordinatzaileak. Horregatik Berbalagun ekimenaren eta zehazki tailer honen helburua nagusia, «gurasoek zein umeek gure hizkuntza erreferentetzat hartzea eta ahozko transmizioa areagotzea» da. Horretarako, hainbat jolas, ekitaldi eta txango antolatzen ditu kanpainak.
Urteko lehena, «aho tolesgarrien» tailerra izango da: urtarrilaren 21ean izango da 17:15etik 18:15era. Eskulanak landuko dira eta zailtasun maila ezberdinak egongo dira, hortaz, 3-9 urte bitarteko edozein umerentzat dago zuzenduta tailerra.
Parte hartzeko plazak mugatuak dira. Beraz, izena eman ahal izateko galdakao_berba@aek.eus helbidera idatzi beharko da. Gaur da, hilak 20, izena emateko azken eguna.