
Usansoloko Binakako Duatloiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
U113 Triatloi Taldeak Usansoloko Binakako Duatloiaren bigarren edizioa antolatuko du martxoaren 16n. Lasterketan izena emateko epea zabalik dago honezkero webgune bitartez.
Bigarren urtez, Usansoloko Binakako Duatloia antolatuko du U113 Triatloi Taldeak. Martxoaren 16an izango da eta izena emateko epea zabalik dago honezkero webgune bitartez.
Lasterketa 11:00etan hasiko da eta aurreko edizioan bezala parte-hartzaileek 5 kilometro egingo dituzte korrika, beste 20 bizikletaz eta azkenik 2,5 kilometro korrika berriz.
Bikote-modalitate horrek esan nahi du bi parte-hartzaileek bi laguneko taldea osatu behar dutela, eta biek egin behar dituztela probako hiru modalitateak.