Usansoloko haurrentzako udalekuetan izena emateko epea zabalik dago

Argazkia: oksanashufrych.

Umeentzako udalekuak antolatuko ditu Usansoloko Udalak uztailean zehar, eta horietan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 7ra bitarte.

Udako aisiaren eta astialdiaren eremuan haurren artean euskararen erabilera sustatzeko helburuz, Usansoloko Udalak 4 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu aurten.

Izena emateko epea zabalik dago, eta Usansoloko Udalaren webgunearen bitartez egin daiteke ekainaren 7ra bitarte.

Hiru txandatan eman daiteke izena Unkina eskolan eskainiko diren udalekuetan: uztailak 1-15, uztailak 16-30, eta uztailak 1-30.

«Nesken eta mutilen arteko bizikidetza eta parte hartze ohiturak sustatzeaz gain, hezkuntza balioak eta bereziki genero ikuspegia sustatuko ditugu udalekuetan», adierazi du Udalak.

situs togel

situs toto