Usansoloko San Juan suak bertan behera utzi dituzte

Argazkia: Peio Zamalloa.

Muturreko beroaren alerta gorria dela eta, Usansoloko Udalak bertan behera utzi ditu gaurko San Juan su guztiak. Su pribatuak ere debekatu dituzte.

Bero itolarri historikoa ari da Euskal Herri osoa sufritzen, eta ondorioz alarma gorria ezarri dute euskal erakundeek. Hori dela eta, San Juan suak bertan behera geratu dira hainbat herritan, tartean Usansolon.

Udalak jakinarazi duenez, aurreikusitako «su guztiak» bertan behera geratu dira, eta pribatuak ere debekatu dituzte.

«Neurri hau herritarren segurtasuna bermatzeko eta sute-arriskua saihesteko hartu da. Herritarren lankidetza eta arduraz jokatzea eskatzen da», adierazi du Udalak.

Suaren inguruan antolatutako ekintzei dagokienez, antolatzaileak bertan behera utzi ala ez erabakitzen ari dira.

situs togel

situs toto