Usansoloko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: N. L.
Usansoloko Udalak umeentzako udalekuak antolatuko ditu lehen aldiz eta hiru txanda eskainiko ditu uztailean zehar. Hauetan izena emateko epea zabalik dago eta hemen batu dugu horretarako jakin beharrekoa.
Urtarrilean eratu zenetik pausoak ematen doa Usansoloko Udala eta bide honetan umeentzako udalekuak antolatuko ditu lehen aldiz. Usansoloko 4 eta 11 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta hiru txanda eskainiko dira:
- 1. txanda: Uztailaren 1etik 12ra
- 2. txanda: Uztailaren 15etik 26ra
- 3. txanda: Uztailaren 1etik 26ra
Guztira 120 plaza egongo dira izena emateko epea zabalik dago honezkero ekainaren 6ra arte. Txapelena baserrian, Ander deuna, 29an edo telematikoki egin daiteke.
Eskabideak inskripzio-hurrenkeraren arabera onartuko dira. Eskainitako plazen gehieneko kopurura (120) iritsitakoan, udalerrian erroldatutako pertsonen hurrengo eskaerak itxaron-zerrendan sartuko dira, eta, hala badagokio, inskripzio-ordenaren irizpide beraren arabera kudeatuko dira.
Informazio gehiago ezagutu daiteke www.usansolo.eu webgunean, udala.usansolo@bizkaia.org helbide elektronikoan eta 944571847 telefonoan.