Zabalik dago Galdakaoko hiri udalekuetan izena emateko epea

Argazkia: Twin Tod.

Galdakaoko Udalak uztailean zehar egingo diren udako hiri udalekuetan izena emateko epea zabaldu du. Udalekuak 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Udako hiri udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Galdakaoko Udalak, eta apirilaren 26ra arte egin daiteke. Uztailaren 1etik 30era bitarte izango dira, astelehenetik barikura, Aperribai, Urreta eta Gandasegi ikastetxeetan, baita Udalaren beste espazio batzuetan ere.

Ekimena 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Galdakaon erroldatuta ez dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baina, ohi den bezala, galdakoztarrek lehentasuna izango dute plazak esleitzerakoan.

Udalekuak hiru txandatan antolatuko dira: uztailaren 1etik 15era, uztailaren 16tik 30era eta hilabete osoko txanda, uztailaren 1etik 30era. Ordutegi orokorra 09:30etik 13:30era izango da, eta kontziliazioa errazteko doako zerbitzu osagarriak eskainiko dira: goizetako harrera zerbitzua (08:30-09:30), jantoki zerbitzua (13:30-14:30) eta jantokia erabiltzen dutenentzako harrera zerbitzua (14:30-15:30).

Prezioak aldiz, honako hauek izango dira: 60 euro lehen edo bigarren txandarako (114 jantokiarekin) eta 120 euro hilabete osoko txandarako (228 jantokiarekin). Prezio horiek merkeagoak izango dira hobaria jasotzeko baldintzak betetzen dituztenentzat. 

Izen-ematea online egin beharko da, Udalaren webgunearen bidez. Dirulaguntzarik eskatu ezean, izen ematea eta ordainketa une berean egingo dira, modu telematikoan. Hobaria eskatu nahi duten familiek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera.

Programaren helburu nagusia «euskara ezagutza sendotzea eta haren erabilera modu naturalean sustatzea da, hizkuntza horretan bizikidetza espazioak sortuz». Horrez gain, jarduerek genero berdintasuna, kulturartekotasuna, ingurumenarekiko errespetua eta bizikidetza bezalako balioak sustatuko dituzte, aisialdi hezitzaile inklusiboa bultzatuz.

situs togel

situs toto