Galdakaoko Udalak Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea zabaldu du. Ekainaren 3ra bitarte egin daiteke.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago Galdakaon. Epea ekainaren 3ra arte egongo da zabalik, eta hori amaitutakoan automatikoki hasiko da zerga premiaz kobratzeko aldia.
Udalak banku helbideratzea gomendatzen du udal zerga eta tasen ordainketarako, modurik «erosoena eta errazena» baita. Ordainketa helbideratuta dutenei, borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie dagokiena, inolako beste izapiderik egin behar gabe.
Bestalde, ordainketa helbideratuta ez dutenek, honako ordainketa aukerak izango dituzte ekainaren 3ra bitarte:
- Kolaboratzaile diren banku entitateetan (Kutxabank, Laboral Kutxa eta CaixaBank), etxeetara bidaliko diren ordainagiriak aurkeztuz
- Udal webguneko ordainketa pasabidearen bidez
- ESAN herritarren arreta bulegoan dagoen kutxazain automatikoan
Ordainagiria jaso ezean edo galduz gero, ESAN bulegoan edo Udalaren webguneko Zerga Atarian horren kopia eskatu ahal izango da. Ordainagiria ez jasotzeak ez du ordainketa betebeharretik salbuesten.




