Zabalik dago Usansoloko ostalaritzako terrazen lizentziak eskatzeko epea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usansolo info
Usansoloko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo mahaitxoak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea zabalik dago, abenduaren 15era bitarte. Eskabidea Txapelena baserrian edo Usansoloko Udalaren webgunean egin daiteke.
Usansoloko Udalak ireki du honezkero herriko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo mahaitxoak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea, eta abenduaren 15era arte egin daiteke.
«Lizentzia indarrean duten eta funtzionatzen ari diren ostalaritza-establezimenduen edozein eskaera, epez kanpo egiten bada, ukatu egingo da», adierazi dute Udaletik.
Eskabidea nahitaezkoa da terraza guztietarako, bai lehendik daudenetarako, baita berrietarako ere, Usansoloko Udalean erregistratuta gera daitezen, eta Txapelena baserrian egin ahal da, dagokion dokumentazioa aurkeztuz. Halaber, Usansoloko Udalaren webgunean egin daiteke instantzia orokor baten bitartez dokumentazioa aurkeztuz.
Informazio gehiago ezagutu daiteke 94 4571847 telefonora deituz.