Mairik hitzaldi zikloko bigarrena eskainiko du eguenean, indarkeriei buruz
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Halfpoint Copyleft
Urtea amaitzeko hiru hilabeteetan hitzaldi bana antolatu du Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak. Bigarrena eguen honetan bertan, zeinetan Arrate Ruiz-Oria adineko emakumeek edota emakume gaixoek pairatzen duten indarkeriaz arituko den.
Urriaren 11n Binkek iragarri zuen bezala, urte bukaerako hiru hilabeteetan, hilero hitzaldi bana antolatu du Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak. Lehenengo saioa urriaren 20an Maider García de Vicuñak eskaini zuen, zeinek menopausia izan zuen hizpide.
Azaroko hitzaldiaren txanda berriz eguen honetan bertan izango da, azaroak 17, eta Arrate Ruiz-Oria Esparta familia barruko indarkeria, sexu-indarkeria edo genero-indarkeria jasaten duten pertsonei laguntza psikologikoa ematen espezializatutako emakumeak eskainiko duena. «Indarkeriak plazaratzen» hitzaldia beraz ostegunean 19:15ean Gandasegi eskolako areto nagusian antolatuko du Mairik.
Abenduko hitzaldiko hizlaria nor izango den aurrerago aurreratuko du Binkek, Mairik jakinarazi bezain pronto. Bien bitartean, hauxe duzue hitzaldi zikloko kartela eguneratuta.