Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak azaroaren 11ko greba orokorarrekin bat egingo du. Grebaren nondik norakoak prestatzeko, asanblada antolatuko du bihar, urriak 23, Galdakaon.
Euskal sindikatu eta eragileek bat egin dute —tartean Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak— Espainiar estatuan etxebizitzaren arazoa salatzeko azaroaren 11rako deitutako greba orokorrarekin.
Horretarako, kontseiluak asanblada deitu du biharko, urriak 23, grebaren nondik norakoak prestatzeko asmoz. Hitzordua Torrezabal Kultur Etxeko 3. gelan izango da, 18:30ean.
«Espekulatzaileen espropiazioa, espekulazioaren debekua eta etxebizitza langileriaren beharren arabera antolatzeko aldarriak kalera aterako ditugu», aldarrikatu du kontseiluak.




