Iñigo Arriandiaga alkateak Erasmus+ programako ikasleei harrera egin die udaletxean

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Europako hainbat herrialdetako ikasleak Galdakaon daude egunotan, Erasmus+ programaren barruko bi hezkuntza trukeren bidez. Iñigo Arriandiaga alkateak harrera egin zien udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Aurten ere Erasmus+ programako nazioarteko ikasleak Galdakaora etorri dira, Elexalde Institutuaren eta Andra Mari LHIIren nazioarteko lankidetza egitasmoen baitan.

Ikasle horiek Galdakaoko udaletxea ezagutzeko aukera izan zuten, Iñigo Arriandiaga alkatearen eskutik. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan hartu zituen, eta bertan Galdakaori buruzko hainbat kontu ezagutzeko eta euren herrialdeetako errealitateak zein esperientziak partekatzeko aukera izan zuten.

Alkateak azpimarratu zuenez, horrelako ekimenek «gazteen arteko harremanak sendotzen laguntzen dute, eta hizkuntzak eta kulturak ezagutzeaz gain, elkar ulertzea eta lankidetza sustatzen dute».

Erasmus+ programak ikasgelatik harago ikasteko aukera eskaintzen die gazteei, kultura berriak ezagutuz, esperientziak partekatuz eta Europan adiskidetasun loturak eraikiz.

situs togel

situs toto