Gabonetako Loteriaren bosgarren saria Galdakaon saldu da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Loterías y Apuestas del Estado
Gabonetako Loteriaren bosgarren saria Galdakaon saldu da, dezimo bakoitzak 6.000 euroko saria duelarik. Zein zenbaki den eta non saldu den albiste honetan kontatu dizugu.
Ilusioz betetako eguna da gaurkoa galdakoztar batzuentzat, izan ere, Gabonetako Loteriaren 5. saria saldu da Galdakaon, jasotako lehenengo informazioaren arabera Urretako Rioja tabernak saldu duela. 43.696 da zenbakia eta dezimo bakoitzak 6.000 euroko saria du. 10:30 aldera kantatu dute zenbakia horren ardura izan duten umeek.
Lehenengo saria 05490 zenbakia izan da eta Bilbon saldu da zati bat.