Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak solasaldia eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EFE
Solasaldia antolatu du EH Bilduk Galdakaon urtarrilaren 12an eta bertan izango da Mertxe Aizpurua, alderdiaren bozeramailea Espainiako Kongresuan. Saioa Gandasegi aretoan izango da arratsaldeko 19:00etan.
Kazetaria da bokazioz baina Espainiako Kongresuan dabil azken urteetan Mertxe Aizpurua. Diputatua EH Bilduko bozeramailea da han, 2019ko hauteskundeetan birritan aukeratua izan zela Gipuzkoako zerrenda-buru bezala.
Gara egunkarian egin zuen lan eta zuzendaria izan zen bost urtez. Politikan ordea, Bildu alderdian hasi zen eta hainbat kargu izan ditu, hala nola, Usurbilgo alkatea, Udabiltzako presidentea eta Kongresuko diputatua.
Urtarrilaren 12an aldiz, Galdakaon izango da. EH Bilduk solasaldia antolatu du Gandasegi aretoan 19:00etan eta bertan izango da Aizpurua. Aurkezle batek gidatutako solasaldi irekia izango da eta hainbat gai uztartuko dira, besteak beste: EH Bilduk azken urteetan egindako lana, Euskal Herriak eta Galdakaok dituzten erronkak, Espainiako aurrekontuak eta ezker independendistak hauteskundeei begira dituen aurreikuspenak.
Alderdiak auzokideak saioan parte hartzera animatu ditu, Aizpurua eta beste kideekin batera hainbat gaien inguruan hitz egiteko.