Iñaki Krutxaga preso galdakoztarra Leonetik Zaballako espetxera lekualdatu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EFE
Etxerat Elkarteak ezagutzera eman du Iñaki Krutxaga preso galdakoztarra Zaballako espetxe arabarrean dagoela. Beste hiru presorekin batera Leonetik lekualdatu dute eta aurretik Almerian egon da hogei urtetan zehar.
Iñaki Krutxaga galdakoztarra 2001eko urtarrilaren 16an sartu zen espetxean. Hogeita hamar urteko kondena ezarri zion epaileak, «hilketa, atentatua, talde armatuko kide izatea, lapurreta, armak gordetzea, faltsutzea eta lesioak» delituengatik.
Almerian bete du zigorraren zati gehiena, 2021ean Leonera lekualdatu zuten arte. Orain ordea, Zaballako espetxe arabarrera mugitzea erabaki du Espainiako Gobernuak, Leongo espetxeko Tratamendu Batzordearen gehiengoaren proposamenaren ondoren.
Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez, Krutxaga Zaballan dago jada eta baita Leonen zeuden azken preso euskaldunak ere: Fernando Garcia bilbotarra, Jesus Mari Etxeberria errenteriarra eta Fernando Elejalde donostiarra.
Galdakoztarrak zigorraren hiru laurdenak beteko ditu uztailean.