Martxoaren 8ko egitaraua prestatzeko asanblada irekia antolatu du Momoak taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Urtero moduan, Momoak talde feminista galdakoztarrak egitarau zabala antolatuko du martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hau prestatzeko asanblada irekia egingo dute eguenean, otsailak 9, Indarra Topagunean.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ohi dira urtero Galdakaon martxoaren 8an. Haien artean, Momoak izenez ezagutzen den Mozoilo Moreak talde feministak egitarau zabala egiten du.
Aurten ere hau egiteko asmoa dute Momoak taldetik eta horretarako asanblada irekia antolatu dute eguenean, otsailak 9, Indarra Topagunean arratsaldeko 19:00etan.
Hitzordu honen helburua martxoaren 8an antolatuko diren ekintzak prestatzea da, herritarren iritzia kontuan izanik. Pasa den urtean esaterako mural margoketa, bazkaria eta manifestazioa antolatu zituzten, besteak beste.