Lanen ostean, jatetxea berriz irekiko dute Ostalaritza Eskolan
TESTUA ETA ARGAZKIA: Ostalaritza Eskola
Otsailaren 15ean irekiko ditu ateak berriz ere Galdakaoko Ostalaritza Eskolako jatetxeak, gozogintzako obradore berrien obrak amaitzear eta sukaldea hankaz gora izan ostean.
Galdakaoko Ostalaritza eskolan otsailaren 15a noiz helduko itxaroten gaude. Ikasturte gogorra izaten ari da, gozogintzako obradore berrien obrak amaitzear eta sukaldea hankaz gora eduki dugu gas-erauzketa aldatzeko lanak direla eta. Hau guztia, gure eskola eta ikasleen formakuntza hobetzeko bada ere aldatz gora egin jaku orain arte ikasturtea.
Bitartean lanari eutsi barik ibili dira gure ikasleak batetik Okintza, Gozogintza eta Konfiteriako bigarren mailako taldeak gustura eta motibazioz lan egin dute hiruhileko honetan ONgia proiektuan. Proiektu hori eko ogiak eta ezkur-irinak egiten ditu, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek sortutako Negozio Ideiarik onenaren sari bateratua lortu du.
Bestetik, sukaldaritzan, gozogintza eta zerbitzuetan ere gogor ekin diote lanari otsailaren 15ean zabalduko den gure jatetxe pedagogikoan menu eder bat eskaintzeko. Laster erreserbak web orrialdean eta googleen ere egin ahal izango dira. Irrikitan gaude ikastetxea berriro topera martxan ikusteko!