«Poli eta Span», Ainara Artetxe
Ainara Artetxe Azkueta
BINKE / 2017ko martxoa
Poli eta Span
Aurreko baten Galdakotik Biberora doan bide batetik ibiltera joan gintzezan. Udabarri atarian egonda, arbolak eta loratuten egoazan, eguzki errainuek gozotute. Halako baten bide bazterrean, elur maluten antza eukien Pol eta Span euki nebazan bidelagun. Udabarriko edurre ete zan?
Begiek behin eta barriro igurtzi behar izan nebazan, bidelagun barri hoien presentzie ziurtatzeko. Galbiderik ez neban euki eurek jarraitute, arrasto zurie segiduz goraino heldu nintzan. Oin dala gitxi, Pol eta Spanek 500 urterarteko biziraupena izan ahal dabela jakin dot. Eta zer guruzue esatea, niri edurre asko gustetan jat, baina elur maluta batek ez dau hainbeste urte irauten. Ganera luzerako bidaikideak aukeratzea gustetan jat eta argi dau honeek ez dirala nire gustokoak.
Honezkero konturatu ez bazarie, aitortu behar deutsuet Pol eta Span bidaikideak, poliespan (kortxo zurie) deituriko materiala dala. Nonork Biberora doazen bide bazterrak horregaz kutsatu dauz. Ez dakit nor izan dan eta zer pasatu jakon burutik halakorik egiteko, baina argi dauena da dagokion administrazioak garbitu beharko leukela eta hurrungo baten halakorik ez pasetako neurriek hartu beharko leukezala.