Nerabe baten inguruko Canción animal filma grabatzen ari da Nerea Castro zinemagilea. Bilbotarra Bizkaian grabatzen ari da bere lehen film luzea, tartean Galdakaon.
Nerea Castro zinemagilea nerabe baten inguruko Canción animal pelikula filmatzen hasi da, EITBren parte hartzearekin.
Bilbotarraren lehen film luzea da, eta Haizea Carneros, Miren Gaztañaga, Nathalie Poza, Mikel Losada, Lola Alterio eta Klara Badiola aktoreak parte hartzen ari dira, besteak beste.
Grabaketak hasi dira dagoeneko, eta Bizkaian egiten ari dira, tartean Bilbon, Portugaleten, Santurtzin, Lagan, Oman, eta baita Galdakaon ere.
Katixa de Silva, Ana Camacho eta Lina Badenes dira Canción animal filmaren ekoizleak, eta gidoia Cadena de ave Monica Crespo idazleak Las madres secretas liburuan argitaratu zuen ipuina du oinarri.
«Alegia koporal, politiko, intimo eta basati bat sortu nahi dut, disidentzia, transformazioa eta plazera besarkatzen duten narratibak aldarrikatzen dituzten belaunaldi berriei dei egiten diena», adierazi du zuzendariak filmaren inguruan.




