Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak erakustaldia eskainiko du Torrezabalen

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Peña Santa Cruzek Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 58. edizioa antolatuko du Galdakaon, asteburuan. Ekimenaren baitan, Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak erakustaldia eskainiko du, Estibaliz Fernandez eta Jose Luis Redondorekin batera.

Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 58. edizioa antolatuko du Peña Santa Cruzek urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte. Besteak beste, mendi irteera, argazki erakusketa eta lehiaketa gastronomikoa eskainiko dituzte, BINKEk jaso zuen moduan.

Halaber, sukaldaritza erakustaldia antolatuko du urriaren 29an, Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan.

Hitzorduan Josemi Olazabalaga sukaldari galdakoztarrak parte hartuko du, Andra Mari eta Aretxondoko Estibaliz Fernandez eta Jose Luis Redondorekin batera.

situs togel

situs toto