«Denboraren balioa», Danel Sagarduy
Danel Sagarduy González
BINKE / 2020ko apirila
Denboraren balioa
Etxetik ezin atera gauden hontan, galdetzen duzun pertsona orok esango dizu ordura arte baloratzen ez zituen gauzen benetako balioaz ohartu dela: kalera ateratzea, lagunekin egotea, aitona amonak musuz jostea…
Baina buruari bueltak emateko denbora bilatu dudan une hontan, nik hausnarketa horretan murgildu dut burua, eta ohartu naiz bizitza amaitzen joango zaidan einean faltan gehien botako dudan gauza, une hontan soberan daukagula usten dugun gauza bat dela: DENBORA.
Pertsona asko hausnarketa honekin harrituko direlakoan nago, pentsatuko baitute «nire arazoa denbora zertan gastatu ez dakidala da jajajaja!».
Bada burura ideia hori etorri zaien horiei galdera bat egin nahi nieke. Zer da zu zoriontsu egiten zaituena?
Pentsatzen hasi eta burura aurreko paragrafoan esandakoak etorriko zaizkie batzuei.
Nik baina, bizi dugun gizarte kontsumista honi egiten diot kritika, azken batean «zoriontasuna» ematen digutela uste dugun gauzak erostean, benetan ez dugulako dirua gastatzen, diru hori lortzeko inbertitu dugun denbora baizik.
Eta a ze sorpresa, hasieran benetan zoriontsu egiten gaituela esan dugun gauza horietako bat ere ez ezin dugu supermerkatuan erosi.