Andra Mari LH-ren auto elektrikoa Torrelavegan

TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari LH

Pasa den igandean, martxoaren 7, auto elektrikoen Urban Race 2023 lasterketa jokatu zen Torrelavegan, eta bertan hartu zuen parte F24+ mailan Andra Mari Team izeneko taldea, Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxea ordezkatuz.

13 eta 24 urte bitarteko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek hartu zuten parte maila desberdinetan, Torrelavegako hirigunea zeharkatzen zuen zirkuito batean.

Andra Mari Team-ek hirugarren postua lortu zuen, podiumera igotzea lortuz. Bestalde, autoaren diseinuagatik, Torrelavegako Mini kontzesionarioak emandako bigarren saria ere jaso zuten.

Guzti honekin eta pasatutako egunagatik, oso pozik bueltatu ziren etxera Andra Mari LHko ikasleak, auto elektrikoen hurrengo lasterketan parte hartzeko prest. Hurrengo hori urrian izango da Galdakaon bertan.