Hauek dira inguruko jaietatik Gautxorian bueltatzeko datak eta orduak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: LeonardP
Hasi dira gure inguruetako jaiak, eta hauekin batera, parrandetatik Usansolora eta Galdakaora bueltan etortzeko garaia. Horretarako, beste urte batez, Arratiako, Zornotzako eta Galdakaoko jaietatik doan bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua jarri dute martxan. Albiste honetan batu ditugu ordutegiak.
Udarekin batera, bueltan dira herriko jaiak eta aurreko urteetan bezala, Arratiako, Zornotzako eta Galdakaoko jaietatik joan-etorria egiteko gaueko autobus zerbitzua eskainiko dute Arratiako Udalen Mankomunitateak, Zornotzako Udalak eta Galdakaokoak.
Orokorrean zapatutik domekara bitarteko gauetan maiztasun bi izaten ditu Gautxori izenez ezagututako zerbitzu honek, baina udalerri bakoitzak erabaki ohi du bere herriko jaietatik buelta zein egunetan egin behar duten inguruko herrietako lagunek. Doako zerbitzua da urtero onarpen handia izaten duen ekimen hau eta Galdakaoko Santakurtzekin amaituko da.
Galdakoztarrak Juan Bautista Uriarte kalean utziko ditu Gautxoriak herrietako jaietatik bueltan eta lehenago usansolotarrak Gorosibaiko autobus geralekuan utziko ditu.
Hauek dira herriko jaietatik itzultzeko egun eta orduak:
IGORRE
Ekainak 10 eta 17, zapatuak
02:30ean eta 05:00etan
Autobus geralekuan
BEDIA
Ekainak 25, zapatua
02:30ean eta 05:00etan
Autobus geralekuan
ARANTZAZU
Ekainak 30, barikua
03:30ean
Autobus geralekuan
DIMA
Uztailak 1, zapatua
02:30ean eta 05:00etan
Autobus geralekuan
ZORNOTZA
Uztailak 15 eta 22, zapatuak
02:30ean eta 05:00etan
Anbulatorioko geralekuan
LEMOA
Uztailak 29, zapatua
02:30ean eta 05:00etan
Correosen ondoan
ZEANURI
Abuztuak 12, zapatua
02:30ean eta 05:00etan
Autobus geralekuan
AREATZA
Abuztuak 25, barikua
02:30ean eta 04:30ean
Autobus geralekuan
ARTEA
Irailak 8, barikua
02:30ean eta 05:00etan
Autobus geralekuan
GALDAKAO
Irailak 10 eta 17
Plazakoetxen