ARGAZKIAK | Usansoloko San Juanak 15 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Barikuan, ekainak 23, ekintzaz beteriko egitarau berezia antolatu zuten Usansolon San Juan bezpera ospatzeko. Hainbat auzokide batu ziren Unkina plazan suaren inguruan eta han izan zen Binke irudi hauek batzeko.
Urtero moduan, udaren etorrera ospatu zen ekainaren 23an. San Juan bezperan egitarau berezia antolatu zuten Usansolon ere eta hainbat auzokide batu ziren suaren inguruan urteko gau berezienetako batez gozatzeko.
Jaia 17:00etan hasi zen Unkina plazan, saukuaren ukendua prestatu zuten unean. Jarraian, umeek tailerretan parte hartu zuten plazan bertan.
San Juan sua 21:00ak inguru piztu zuten eta han izan zen Binke argazki hauek batzeko.