Areto Dantza Elkarteak 25. urteurrena ospatuko du zapatuan, jai bereziarekin

Argazkia: Ander Lopez.

Mende laurdena bete du aurten Areto Dantza Elkarte galdakoztarrak eta ospatzeko, jai berezia antolatu du zapaturako, urriak 3. Kurtzeko plazan izango da, eta dantza eta kontzertua eskainiko dituzte, besteak beste.

Areto Dantza Elkarte galdakoztarrak 25. urteurrena ospatuko du zapatuan, urriak 3, eta horretarako jai berezi bat antolatuko du.

Hitzordua Kurtzeko plazan izango da 18:00etatik aurrera. Lehenbizi Aretok musika jarriko du, eta ondoren Duo Imperial taldeak kontzertua eskainiko du.

«Helburua jai giroan nahi beste dantza egitea da», adierazi dute elkartetik, herritarrak jaian parte hartzera animatuz.

situs togel

situs toto