ARGAZKIAK | Artzai txakur txapelketa, Larrain Dantza eta herri bazkaria iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ane Rekalde
Gaur amaituko dira aurtengo Santakurtzak eta agur esan baino lehen azken zapatuaz gozatu zuten atzo galdakoztarrek. Goizean artzai txakur txapelketa ikusteko aukera izan zen, jarraian Larrain Dantza herrikoian parte hartu zuten auzokideek eta eguerdian kuadrilek lepo bete zuten udaletxeko plaza herri bazkarian. Hiru ekintza hauetan izan zen Binke eta hemen batu ditugu hainbat irudi.
Amaitzear daude aurtengo Santakurtzak. Pasa den irailaren 8tik ekintza anitzez gozatu izan dute galdakoztarrek herriko txoko ezberdinetan eta gaur gauean helduko dira Galdakaoko jaiak amaierara.
Atzo azken gaua bizi zuten galdakoztarrek, ETS taldearekin kontzertuarekin. Egunez ere hainbat ekintza antolatu ziren, haien artean artzai txakur txapelketa Ardanza parkean, Larrain Dantza herrikoia txosnagunean eta kuadrilen herri bazkaria udaletxeko plazan.
Hiru ekintza hauetara bertaratu zen Binke eta han bizi zen giroa batu dugu argazki hauetan: