Elexalde auzotik ibilbidea antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak domekan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Domekan, abenduak 10, Elexalde auzo galdakoztarretik ibilbidea antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak. Guztira 8 kilometro egingo dituzte eta inguruko zazpi iturri ezagutzeko aukera eskainiko dute hauetan zehar.
Urtean zehar hainbat irteera antolatzen ditu Ganguren Mendi Taldeak. Domekan aldiz, abenduak 10, etxean geratuko dira eta Elexalde auzo galdakoztarretik ibilbide antolatuko dute goizean zehar.
Ibilbide zirkularra egingo dute, 8 kilometrokoa, eta inguruko zazpi iturri ezagutzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.
Zehazki, 9:00etan abiatuko dira Elexaldetik, hau igaroko dute Urabururantz joan ondoren Altamiraraino. Azkenik, errege-bidetik igaroko dira, hilerriaren ondoko iturrien Ibilbidea amaitzeko. Kurtzeko plazara jaitsiko dira, eta han amaituko da ibilbidea.
Irteera Turroi Egunaren egitarauaren baitan egingo dute, Argizai Eskaut Taldearekin batera elkarlanean antolatuko dutena.