Korrikaren 23. edizioa urtarrilaren 24ean aurkeztuko dute Galdakaon

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: AEK

AEK-k Korrika gure herrietatik martxoaren 21ean dela aurreratu bazuen ere, euskararen aldeko ekimen honen inguruko askoz azalpen gehiago emango ditu urtarrilaren 24ean Galdakaon. Aurkezpena Torrezabaleko erakusketa gelan izango da, 19:00etan.

Korrikaren 23. edizioa antolatuko da aurten martxoaren 14tik 24ra, Irunen hasi eta Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ostean Baionan amaitzeko. AEK-k duela egun batzuk jakinarazi zuenez, martxoaren 21ean igaroko da Galdakaotik eta Usansolotik, BINKEk jaso zuen moduan.

Galdakaon euskararen aldeko ekimen honen harira egingo denaren berri urtarrilaren 24ean emango du AEK-k, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan egingo duen aurkezpenean.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta «berezia eta umoretsua» izango da antolatzaileen esanetan. Aurkezpenaren ostean mokadutxo bat hartzeko aukera izango da.