BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

      2025-07-08
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Korrika martxoaren 21ean igaroko da Usansolotik eta Galdakaotik, eguerdian

Korrika martxoaren 21ean igaroko da Usansolotik eta Galdakaotik, eguerdian

Binke
2024-01-11
1325
0

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Korrika AEK

AEK-k aurtengo Korrikaren ibilbidea iragarri berri du, baita herriz herriko egutegia ere: egun berean igaroko da aurten euskararen aldeko mugimendu ezaguna gure udalerrietatik. Lehenengo Usansolotik sartuko da eta ostean Galdakaotik. Baina zein izango da ordutegi eta ibilbide zehatza? Ondoko albistean kontatuko dizugu.

Azaroaren 16an aurkeztu zuen AEK-k Korrikaren 23. edizioa: martxoaren 14tik 24ra antolatuko da, Irunen hasi eta Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ostean Baionan amaitzeko. Urtarrilaren 11rekin aurkeztu du ordea erakunde antolatzaileak ibilbide zehatza eta, horrekin, herriz herri noiz eta zein orduren bueltan igaroko den zehaztu ere.

Galdakaotik eta Usansolotik, azkenekoz ez bezala, egun berean igaroko da: martxoaren 21ean izango da euskararen aldeko korrikaldi ezagun eta koloretsua. AEK-ren aurreikuspenen arabera, Larrabetzutik 11:45 aldera irtengo da, Artola auzo galdakoztarretik igaro, Erletxen sartu eta Azkarri paretik igaro ostean Usansolora 12:13ean sartzeko.

Usansolon beteko duen hori 1774. kilometroa izango da, eta udalerriari buelta emango dio Korrikak, ospitaletik sartuta. Laminarrieta kale nagusitik Oletxe, Ander Deuna, Iturritxu eta Ibaiondo kaleak zeharkatuko ditu, ostean Torreondo kaletik Laminarrieta bigarrenez zeharkatu eta herriaren irteera hartzeko.

Labea, Uraska eta Olabarri auzoetatik sartuko da 23. Korrika Galdakaora, 12:30 pasatxo. Abusutik —suhiltzaileen egoitza zaharretik— 12:43ean igaroko da, Zabalganetik sartu eta Juan Bautista Uriarte kale nagusian behera egiteko, Pontzi Zabala kalera arte. Bertatik Gipuzkoa kalera sartuko da —Somera izenez ezaguna den kalera— eta Euskadi kaletik irtenda berriro kale nagusia hartuko du euskararen aldeko mugimenduak.

Bigarrenez Juan Bautista Uriarte hartu ostean, udaletxe atzetik Bizkai kaletik Muguru kalera joango da Korrika, Bernart Etxepare kalea hartu eta Urki kaletik Zamakoa kalea zeharkatzeko autobideko «pintxazoko» biribilgunera. Bertatik Bizkai kale osoa egingo du ekimenak, anbulatorio paretik 13:00 aldera pasatzeko asmoz. Sixta Barrenetxea kaletik gora Bengoetxeko noranzkoa hartuko du ibilbideak.

Bengoetxetik behera Aperribaiko bideari ekingo dio Korrikak, 13:14 aldera Olabarrieta auzotik Aperribaira sartzeko. Aperribaien 1789 kilometroa beteko du korrikaldiak, Miguel Unamuno plazaren albotik —banketxe ezaguneko kutxazainen paretik— pasata N-634 errepide nagusia hartzeko Etxebarrira bidean.

Dena prest, beraz, martxoaren 21 eguerdian petoak jantzi eta gure irribarrerik ederrenarekin euskararen aldeko ekimenik ezagunean parte hartzeko, bai Usansolon lehenengo, zein Galdakaon beranduago.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Sagardotegira irteera antolatu du Lamintxuk apirilaren 27rako

Hurrengo albistea

EAJk kriminalitatearen hazkundea aztertzea eskatu dio Galdakaoko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Metroa Galdakaora eta Usansolora ekartzeko lanak «laster» lizitatuko dira

    2022-09-27
    Binke
  • Aktualitatea

    Juan Karlos Irizarri omenaldia egingo dio Galdakaok maiatzaren 15ean

    2022-05-02
    Binke
  • Aktualitatea

    Pirineoetara irteera antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak asteburuan

    2023-10-23
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko erakusketa ikusgai dago Torrezabalen

    2024-11-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Enrike Solinis musikari galdakoztarrak Musika Bulegoa Saria jaso zuen atzo

    2023-05-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    «Etxebizitza eskubidea bermatzeko» plana aurkeztu du Galdakaoko Udalak

    2024-07-29
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

Urtero egin ohi duen bezala, udako kontzertu berezia eskainiko du Galdakaoko Da Capo Musika Bandak uztailaren 17an 19:00etan...
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11
  • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

    Galdakao
    2025-07-10
  • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

    Galdakao
    2025-07-10
  • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

    Galdakao
    2025-07-09

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu