Edu Madina zenari omenaldia egingo diote domekan, Gorbeiako gurutzean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
Otsailaren 5ean hil zen Edu Madina Etxebarria, Galdakaoko historiaren dibulgatzailea eta BINKEko kolaboratzailea. Domekan, otsailak 25, galdakoztarra omenduko dute Gorbeiako gurutzean,haren gertuko lagunek antolatutako ekitaldian.
Edu Madina Etxebarria galdakoztarra hil zen otsailaren 5ean. Madinak 69 urte zituen eta herrian ezaguna zen memoria historikoa berreskuratzearen alde egindako lanagatik. Galdakao Gogora elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta historia galdakoztarreko pasarte asko gogorarazten lan handia egin zuen Madinak, BINKEk jaso zuen moduan.
Domekan, otsailak 25, Madina eta haren lana omentzeko ekitaldia antolatu dute haren gertuko lagunek. Hitzordua Gorbeiako gurutzean izango da, 12:00etan.
Elurra egitekotan ekitaldia Elurretako Andra Mariaren Ermitan izango da, Ergiñanon, 12:15ean. Informazio gehiago ezagutu daiteke udiarraga@hotmail.com helbidera idatziz edo 634672811 telefonoan.