Korrikaren amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatuko dute Galdakaotik eta Usansolotik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mario Guti
Martxoaren 24an amaituko da 23. Korrika Baionan eta amaiera ekitaldia antolatuko du AEK-k egun horretan. Jai horretara joateko autobusa antolatuko dute Hego Uribetik eta Galdakaon eta Usansolon ere geltokiak izango ditu.
Badator 23. Korrika. Martxoarean 14an Irunen hasi eta 24an Baionan amaituko da aurtengo edizioa, «Harro Herri» lemapean, eta Galdakaotik eta Usansolotik hilaren 21ean igaroko da, BINKEk jaso zuen moduan.
Euskararen aldeko ekimenaren harira hainbat izango dira ospakizunak hurrengo asteetan zehar eta amaiera borobila emateko, jaia antolatuko dute Baionan azken kilometroaren ostean, martxoaren 24an.
Ekitaldi honetara joateko autobusak antolatuko dituzte Euskal Herria osotik eta Hego Uriben ere eskainiko da amaiera ospakizunetara batzeko aukera.
Eskualdetik eskainiko den autobusa 8:00etan irtengo da Basauritik eta 08:15ean igaroko da Galdakaotik, Ardanza parke ondotik. Usansolon aldiz, Laminarrietan izango da geltokia, 08:30ean.
Itzulera Baionatik 19:30ean izango da eta Lapurdira bidaia denez, adin txikikoek baimen legala eraman behako dutela gogorarazi du AEK-k.
Izena eman behar da Barandiaran Euskaltegiarekin kontaktuan jarriz, 944564119 telefonoan.