ARGAZKIAK | Korrika Galdakaotik igaro den unea 22 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Korrikaren 23. edizioa gaur eguerdian heldu da Galdakaora. Ehunka auzokide batu dira herriko auzoetan zehar euskararen aldeko martxara, «harro herri» lemapean. Han izan da BINKE eta webgunean batu ditugu ibilidearen 22 irudi.
Martxoaren 14an hasi zen Irunen 23. Korrika eta 24an amaituko da Baionan, «harro herri» lemapean. Tartean Euskal Herriko hainbat txoko zeharkatzen ari da euskararen aldeko martxa eta gaur eguerdian Galdakaora heldu da.
Erletxetik sartu da Usansolori bira eman ondoren heldu da Galdakaoko erdigunera. Ehunka pertsona batu dira herrian zehar euskararen aldeko martxara eta besteak beste, Olabarri, Abusu, Urreta, Bengoetxe eta Aperribai auzoak igaro ditu 23. Korrikak.
Ume eta nagusiak ikusi ahal izan dira kilometroetan zehar euskararen aldeko aldarriekin bat eginez, petoa edo beste edozein arropa jantzita, irribarrea ahoan zutela uneoro.
Korrikak Galdakaon egin duen ibilbideak emandakoa batu dugu 22 irudi hauetan: