Patxiku: «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara»
Patxiku kuadrila @patxikugaldakao
BINKE / 2021eko urtarrila
«Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara»
GALDERAK: Txipiritak kuadrila @txipiritak
Koronabirusa dela eta, 2020an juergarik gabe gelditu ginen. Zelan ikusten dituzue 2021eko juergak? Ez dakigu noiz ipiniko den semaforoa berde, baina dakigun gauza bakarra gogo handiekin gaudela da. Musukoak alde batera uzteko ere gogo ikaragarriak ditugu. Hala ere, egoerak hobetu dezan beharrezkoak dira; beraz, animo gazte, gutxi falta da eta!
Aurtengo jaietan —baldin badaude— zein kuadrila iruditzen zaizue aurkaririk zailena? Gazteria oso indartsu dator! Hainbat kuadrila gogotsu ikusten ditugu: Txandapa, Jai & jy, Emon egurre… eta inauterietakoa ikusita, The Kuskas ere aurkari indartsuak izango da; ez dugu inoiz ahaztuko duela urtebete kaleratu zuten Mikel Laboaren remix-a.
Laburbildu zuen 2020a hitz gutxitan. Aitortu beharra daukagu urte polita izan dela eta hainbat esperientzia berri bizi izan ditugula. Urte ahaztezin hau hitz gutxitan laburtu beharko bagenu, euskal atsotitz bat birbormulatuko genuke: «Non gogoa, hor sua» .
Jaietan lehenengo postua askotan lortu izan duzue. Zein da zuen sekretua? Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara, baina bai, zuek esan bezala sekretu bat daukagu eta bi hitzetan aitortu dezakegu: Jon Frijitu.
Kontuan hartuz aurtengo Santakurtzak bereziak izango direla, nola ospatuko dituzue? Egoerak berdin jarraitzen badu gure artean ospatuko ditugu jaiak segurtasun neurri guztiak errespetatuz. Gure plana leku ireki batean garagardo pare bat edatea da, Desoreka taldearen musikarekin gozatzen dugun bitartean.
Galdakaoko toki guztietatik, aukeratu gustokoena. Olimp… Gosari eta tratu ezinhobea goiz-goizetik gauera arte eskaintzen dutelako!
Kuadrila osotik nor uste duzue izango dela lehena txertoa jartzen? Gure neskatariko bat, urtarrileko laugarren astean. Kontatuko dizuegu zelan joan den, dena ondo badoa beste guztiak atzetik joango gara-eta.
Berrogeialdian zehar ohikoa izan zen «challenge»-ak egitea. Zuek ere horrelakoak egiten ibili zineten? Adin bat daukagu, gure gorputzak ez digu gauza asko egiten uzten. Hori bai, bat egin genuen, «Los juegos del hambre»… uda garaian bere fruituak eman zizkigunak.
Zuen kuadrilako nork ez du «errege-roskorik» inoiz jaten? Baditugu gurean urtean zehar jaten duten «rosko» bakarra Errege-egunean izaten dela. Hala ere, guk ez dugu gure bizitza pribatuaren inguruan hitz egiten.
Nondik dator zuen kuadrilaren izena? Kondairak dioenez, jaietako probetan izena eman aurretik, jendea izenaren inguruan eztabaidatzen hasi zen. Eztabaida horretan, bi partaide San Francisco de Asís delakoaz oroitu ziren eta izena euskalduntzearen emaitza da Patxiku.